MATERIAL GEHIGARRIA ZURE IKASLIBURURAKO:
ORAIN, INOIZ BAINO DINAMIKOAGOA

Zure ikasliburua diseinatu duten adituek sortutako eduki eta jardueren bidez, plataforman laguntza izango duzu ikasgelan ikasitakoa berrikusteko eta sendotzeko, nota hobeak ateratzeko eta ingelesa konfiantza handiagoz erabiltzeko, ikasgelan eta ikasgelatik kanpo. 

5 ARRAZOI PLATAFORMA ERABILTZEKO

Zure libururako osagarri bikaina da. 

PLATAFORMA ERABILTZEN DUTENEN IRITZIAK

MEE plataforman Navioren ingurune gamifikatua
erabiltzeari esker, nire ikasleek gehiago lantzen dute
ingelesa eta emaitza hobeak lortzen dituzte.

MARÍA OLMOS

Lehen Hezkuntzako irakaslea
Francisco Carrillo HLHIan (Madril)

Plataforman, nire ikasleek ikasliburuko edukiak osatzeko
material asko eta asko aurkitu ditzakete.

CARLA MARTÍNEZ

Bigarren Hezkuntzako irakaslea
Institut de Sales ikastetxean (Bartzelona)

Egunean denbora-tartetxo batez erabiltzen dut MEE
mugikorrean. Oso entretenigarria da, eta ohartu naiz
orain hobeto moldatzen naizela sare sozialetan
ingelesez irakurtzean eta idaztean.

LOLA

Bigarren Hezkuntzako ikaslea (Galizia)

Plataforman, nire ikasleek eduki interesgarriak aurkitzen
dituzte, gaur egungo gaiei buruzkoak. Hala, haien
interesa pizten da, eta hori oso lagungarria da ikasleen
motibazioari eusteko.

PATRICIA ELVIRA CRUZ

Lehen Hezkuntzako irakaslea La Paz HLHIan (Cuenca)

MEE plataformak konfiantzazko ingurune seguru bat
eskaintzen du nire ikasleentzat. Edukiak aditu-talde
batek sortuak eta berrikusiak dira.

GEMA HERRERO

Lehen Hezkuntzako irakaslea Juan Miró HLHIan (Madril)

HEMEN HASTEN DA ZURE BIDAIA INGELESAREN DOMEINURA

Hasi zure plataformari zukua ateratzen, hiru urrats erraz hauen bidez. 

Sartu www.macmillaneducationeverywhere.com helbidean eta egin klik “Erregistratu” aukeran (lehenago MEE erabili baduzu, egin klik “Hasi saioa” aukeran, eta sartu zure kontuan, besterik gabe). 


Egin klik “Sortu kontu berri bat” aukeran, hautatu “Ikaslea” aukera, eta hautatu “Espainia”, kokapen gisa, edo, bestela, erregistratu Googleko zure kontua erabiliz. 

 

Hautatu zure adin-tartea, edo plataforma erabiliko duen pertsonarena, eta bete kontua sortzeko behar diren datu pertsonalak. 

 

Profila sortu ondoren, egin klik “Aktibatu kontua” aukeran, pantailaren eskuineko goiko aldean. 

Bilatu sartzeko kodea zure ikasliburu inprimatuaren azalaren barrualdean. 

Harraskatu panela, kodea ikusteko. Gero, idatzi kodea kutxan eta egin klik “Aktibatu kodea” aukeran. 

Zure liburuaren kodea jada erabilita dago?

Ez kezkatu… Konponbidea dugu! 

Laguntzarik behar duzu?

Bezeroaren arretarako gure sailak lagunduko dizu.