Zure ikasliburua diseinatu duten adituek sortutako eduki eta jardueren bidez, plataforman laguntza izango duzu ikasgelan ikasitakoa berrikusteko eta sendotzeko, nota hobeak ateratzeko eta ingelesa konfiantza handiagoz erabiltzeko, ikasgelan eta ikasgelatik kanpo.
Zure libururako osagarri bikaina da.

PRAKTIKA GIDATUA
Hobetu ingelesa modu autonomoan lantzeko trebetasuna, plataforman
aurrerapenei buruzko kontrola eta berehalako feedbacka izango baitituzu.

EMAITZA HOBEAK
Aprobetxatu zure denbora ahalik ongien: zure app-a egunean minutu batzuk
erabiltzeak aukera emango dizu ikasgelan ikasitakoa berrikusteko,
nota hobeak ateratzeko, eta ingelesa konfiantza handiagoz erabiltzeko.

IKASKUNTZA DIBERTIGARRIA
Adinaren arabera egokitutako ingurune gamifikatua eta jarduera interaktiboak,
bakarka eta familian gozatzeko.

Jardun zure erritmoan, edozein unetan, edozein gailu erabiliz eta edozein lekutan.
ERABATEKO MALGUTASUNA

INGURUNE SEGURUA
Ingurune guztiz segurua, pasahitz baten bidez babestua. Gainera, offline erabiltzeko aukera
ere badago, ingelesa kezkarik gabe ikasten jarraitzeko behar duzun konfiantza izan dezazun.
MEE plataforman Navioren ingurune gamifikatua
erabiltzeari esker, nire ikasleek gehiago lantzen dute
ingelesa eta emaitza hobeak lortzen dituzte.
MARÍA OLMOS
Lehen Hezkuntzako irakaslea
Francisco Carrillo HLHIan (Madril)

Plataforman, nire ikasleek ikasliburuko edukiak osatzeko
material asko eta asko aurkitu ditzakete.
CARLA MARTÍNEZ
Bigarren Hezkuntzako irakaslea
Institut de Sales ikastetxean (Bartzelona)

Egunean denbora-tartetxo batez erabiltzen dut MEE
mugikorrean. Oso entretenigarria da, eta ohartu naiz
orain hobeto moldatzen naizela sare sozialetan
ingelesez irakurtzean eta idaztean.
LOLA
Bigarren Hezkuntzako ikaslea (Galizia)

Plataforman, nire ikasleek eduki interesgarriak aurkitzen
dituzte, gaur egungo gaiei buruzkoak. Hala, haien
interesa pizten da, eta hori oso lagungarria da ikasleen
motibazioari eusteko.
PATRICIA ELVIRA CRUZ
Lehen Hezkuntzako irakaslea La Paz HLHIan (Cuenca)

MEE plataformak konfiantzazko ingurune seguru bat
eskaintzen du nire ikasleentzat. Edukiak aditu-talde
batek sortuak eta berrikusiak dira.
GEMA HERRERO
Lehen Hezkuntzako irakaslea Juan Miró HLHIan (Madril)

Hasi zure plataformari zukua ateratzen, hiru urrats erraz hauen bidez.
Sartu www.macmillaneducationeverywhere.com helbidean eta egin klik “Erregistratu” aukeran (lehenago MEE erabili baduzu, egin klik “Hasi saioa” aukeran, eta sartu zure kontuan, besterik gabe).

Egin klik “Sortu kontu berri bat” aukeran, hautatu “Ikaslea” aukera, eta hautatu “Espainia”, kokapen gisa, edo, bestela, erregistratu Googleko zure kontua erabiliz.
Hautatu zure adin-tartea, edo plataforma erabiliko duen pertsonarena, eta bete kontua sortzeko behar diren datu pertsonalak.

Profila sortu ondoren, egin klik “Aktibatu kontua” aukeran, pantailaren eskuineko goiko aldean.

Bilatu sartzeko kodea zure ikasliburu inprimatuaren azalaren barrualdean.
Harraskatu panela, kodea ikusteko. Gero, idatzi kodea kutxan eta egin klik “Aktibatu kodea” aukeran.

Ez kezkatu… Konponbidea dugu!
Bezeroaren arretarako gure sailak lagunduko dizu.